XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
3.5. Gurearekin kontraesanean, beste kultura eta lurralde batzuen hurbilpena, bai errealitate eta baita hauen ezagutza mailan ereUnitatean zehar kultura ezberdinen artean, aspektu berberen konparaketa egiteak (estrategia honek) ikasleei zuzeneko modu batean behaketa-gaitasuna garatzeko, berdintasunak eta ezberdintasunak ateratzeko eta hauexek deskribatzeko ateak irekitzen dizkiegu.
Honez gain, eta zeharka, ikasleak errealitate kulturalak definitu eta beraien artean kontrastatzeko oinarrizko aspektuen jabe ere egiten dira.
Honi guztiari behaketen, gustuen edo preferentzien azalpen arrazoitua gehitzen baldin badiogu, argumentatzeko gaitasunaren garapena ere hobetzen egongo ginateke.
Kultura ezberdinen, pertsonen bizitzeko era ezberdinak kontrastatu ahal izateko, estrategia eta errekurtso ezberdinak erabili dira.
Batzuetan bidaia bat imajinatzen eta abenturazko izpiritua libre uzten, irakasleak beraien errealitatea besteenarekin kontrastatu eta norberak berea arrazoitzeko beta ematen die.
Adibidez, Kenya, Japonia, Tanger eta Madril bezalako lekuetan bizi diren bizi diren neska eta mutil protagonisten liburuak edo irakurgaiak irakurri eta gero, hauen bizitzeko era beraiek dutenarekin konparatzen dute.
Gero galdera hau luzatzen dielarik:
Neska eta mutil gehienek, beraien lurraldearekiko ezberdintasun gehien duten lurraldetara joateko joera izaten dute, normalean oinarrizko bi arrazoi hauek agertzen dituztelarik:
Hiru haurrek soilik hautatu zuten Madrileko protagonistarekin joatea.
Batak:
Bestetan, kulturen arteko kontrastea, bizitako esperientzien arabera adierazten da.
Honela, egun berean desertuan ematen den tenperaturaren kontrasteari buruzko azalpen luzea eman eta gero, irakasleak zera jasotzen du laburpen gisa:
Nahiz eta kulturen arteko ezberdintasunak eman, erlaziona daitezkeen aspektuak konparatzen dira.
Bideoan. zenbait pertsona abesten eta dantzatzen agertzen dira ahoarekin soinua egiten duten bitartean.